Konplexuak

Psikologian, konplexuak pertzepzio, oroitzapen, emozio eta desiren multzoak dira, aurretik pertsonak izandako esperientzietan oinarrituak eta gai jakin baten inguruan eratuak. Gogamenaren eremu kontzientean nahiz inkontzientean izan daitezke. Adibidez, pertsona batzuek itxura fisikoarekin loturik izan dezakete konplexua, gai horrekin bereziki kezkati badira, eta euren portaera kezka horrengatik aldatzen badute. Onuragarriak nahiz kaltegarriak izan daitezke; adibidez, perfekziorako konplexua onuragarria izan daiteke pertsona bere trebeziak garatu eta bere proiektuak arrakastaz gauzatzera bultzatzen duelako.1

Erreferentziak

1.
Schultz DP, Schultz SE. Theories of Personality. 2016th ed. Cengage Learning; 2016.