Konposizioa (artea)

Pietro Perugino (1448-1523) margolariaren "San Pedroren giltzak ematea" lana, konposizio-lege nagusi gisa simetria (eraikinetan) eta balantza (pertsonaietan) lantzen dituena.

Artean, konposizioa edo konposaketa artelan bateko elementuak eta formak espazioan antolatu eta bereizteko modua da, helburua izanik artelanaren batasuna eta harmonia elementuen artean ta ikuslearen arreta elementu jakinetara zuzentzea. Horretarako hainbat lege eta irizpide daude, hala nola balantzaren, konpentsazioaren eta simetriaren legeak (alde biko formen arteko oreka lortze aldera), taldekatzea (elementuak ugaltzea, alegia), urrezko proportzioa eta hiru herenen legea, esaterako. Lege hauen baitan ere, artistek askatasun zabala dute euren orijinaltasuna garatzeko, eta horrela konposizio mota desberdinak bereizten dira, konposizio estatikoak (gelditasuna adierazten dutenak) eta dinamikoak (mugimendua adierazten dutenak), eta elementuen multzo osoaren formari erreparatuz, elementuak piramide edo zirkulu batean antolatuz besteak beste.

154 hitz
Kategoriak