Konstruktibismoa (artea)

El Lissitzky (1920)

Agian Konstruktibismoa edo ikaskuntzaren teoria konstruktibista bilatzen ari zinen.

Konstruktibismoa 1917ko Iraultzaren ondoren Sobietar Batasunean garatu zen arte mugimendua izan zen, artea iraultzaren eta sozialismoaren konstrukzioaren alde jartzen zuena. Zinean, argazkilaritzan eta diseinu grafikoan eragin nabarmena izan zuen, eta adierazpide artistiko horiek kultura sozialista baten aldeko propaganda tresna bilakatu ziren, hala nola konposizio dinamikoak eta kontraste garbiak sortuz, mezu labur eta argiak txertatuz eta muntaia zainduz, herriaren arreta erakartzeko. Arkitekturan ere eragina izan zuen eta horretan funtzionaltasuna ezarri zuen irizpide nagusitzat. Edertasuna goraipatzen zuen arte burgesaren aurka, zuzena eta baliagarria izatea izan behar ziren sorkuntzarako irizpide nagusiak. Ildo horretatik, kubismoa inspirtazio iturria nagusia izan zen ,haren forma geometriko garbiekin. Aldi berean, industria eta teknologia goraipatzen zen, eta horrela artista industrialaren figura aldezten zuten, masari zuzendutako artea egiten zuena.

Arkitekturan, konstruktibismoa beira eta altzairuaren erabilera lehenetsi zituen, industria, ingeniaritza eta teknologia artearen oinarri izan behar zirelako printzipioarekin bat.

Konstruktibismoa 1920 eta 1930ko hamarkadetan garatu zen bereziki eta  Alexander Rodchenko, Vladimir Tatlin eta El Lissitzky izan ziren ordezkari nagusiak. Mendebaldeko Europan ere eragina izan zuen, eta Bauhaus mugimenduarekin hainbat printzipio eta teknika partekatu zituen.  

Alexander Rodchenkoren argazkia.

 

305 hitz
Kategoriak