Konstruktibismoa (ikaskuntzaren teoria konstruktibista)

Agian Konstruktibismoa artean bilatzen ari zinen. 

Konstruktibismoa edo ikaskuntzaren teoria konstruktibista ikaskuntza subjektuaren baitan konstruitu edo eraiki egiten dela baieztatu egiten duen ikaskuntzaren teoria da, ikaskuntza estimuluek eragindako erantzun gisa hartzen duten ikuspegi konduktistaren eta  informazio transferentzia hutsa dela baieztatzen duten ikuspegien aurka. Errealitate objektiboa eta ikaskuntza ingurunearen zirkunstantziak nabarmentzen dituen kognitibismoaren mugak ere hautsi egiten ditu, eta subjektuaren esanguratasun-eraikitzaile rola nabarmentzen du, zirkunstantzia objektiboen garrantzia erlatibizatuz. Paradigma horien aldean, konstruktibismoa hezkuntzan nagusitzen den paradigma zientifikoa da, eta bereziki Jean Piaget (1896-1980), bere epistemologia genetikoarekin, David Ausubel (1918-2008), ikaskuntza esanguratsuarekin, eta Lev Vigtoskiren (1896-1934) eskutik garatu da.