Konstrukzionismo soziala

Konstrukzionismo soziala ezagutza, eta bereziki gizakiari eta gizarteari buruzko ezagutza, errealitatetik eratorri baino, gizakiok eratzen dugun konstrukzio edo eraikuntza dela, zentzua emate aldera, aldezten duen korronte epistemologikoa. Frankfurteko eskolarekin eta estrukturalismoarekin lerrokaturik, haiek bezala joera kritikoa du guztiz: ezagutzak beti aurrera egiten duela ukatu eta hizkuntzak egia osatzerakoan duen balioa kolokan jartzen ditu; horrexegatik postmodernitatearekin ere lotu da. Aurkako ikuspegietako bat esentzialismoa da. Kenneth J. Gergen (1935) psikologoa izan da ikuspegi horren aitzindarietako da.