Kontabilitate bikoitza eta B kutxa

Ez nahastu kontu-sail bikoitzaren kontabilitate-sistemarekin.

Kontabilitate bikoitza dagoela esaten da enpresa batean kontuen bi bertsio garatzen direnean, bata ofiziala, baina aldi berean faltsua, zergak saihestu edo bestelako iruzurrak egiteko burutzen dena, eta bestea erreala, kontabilitate-egitateak diren bezala jasotzen duena eta enpresak bere benetako egoera finantzarioa eta ekonomikoa jakiteko erabiltzen duena. Kontabilitate bikoitzarekin loturik dago B kutxa kontzeptua, diru beltza edo Ogasunari ezkutatu egiten zaion dirua jasotzen du, zergak saihesteko. B kutxakoa beraz kontabilitate erreala da, baina aldi berean erabat legez kanpokoa, ezkutukoa izanda zergak ez ordaintzen ez dituelako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, separate accountings; gaztelaniaz, doble contabilidad.