Erregularizazioa (kontabilitatea)

Kontabilitatean, erregularizazioa sarrera eta gastu kontuak ixteko prozesua da, diferentzia ekitaldiko emaitzara eramanez, irabazi edo galerak zehaztu eta erregistratzeko. Prozesua erregularizazio-idazpenean erregistratzen da. Adibidez, ekitaldian zehar enpresa batek gastu hauek izango ditu: 100 euroko balioa duten salgaien erosketa egin du, eta soldatak 50 euro izan dira; sarrerak salgai salmentengatik bakarrik izan dira, 200 euro. Izakinen aldaketarik ez da izan. Dagokion erregularizazio-idazpena hau litzateke:


Ekitaldiko emaitza___150


Salgai erosketak_____100
Soldatak____________50


Salgai salmentak____200



Ekitaldiko emaitza___200


 

Ondorioz, ekitaldiko emaitza positiboa edo irabazia 200-150=50 euroko litzateke guztira, eta pasiboan azalduko litzateke, enpresak duen aktibo edo ondare handiagoa konpentsatu eta balantzeak oreka erakusteko.