Idazpena (definizioa)

Kontabilitatean, idazpena enpresaren egitate edo operazio finantzarioetako bakoitza jasotzen duen idatzizko erregistro laburra da. Alde biko kontabilitate-sistema erabiltzen denean, kontabilitatet-idazpenek egunkari-liburua osatzen dute. Zuzenbidean, idazpena Jabetza Erregistroan egiten den oharra da, ondasun higiezin baten gaineko eskubide eta obligazioen titulartasunari buruzkoa. Erregistro Zibilean egiten diren oharrak ere badira, hala nola jaiotza, heriotza eta ezkontzeeri buruzkoak.