Kontestazioa herrialde bateko sistema politikoaren, gobernuaren eta instituzioen aurka edo haiek hartutako erabakien kontra diharduten gizarteko sektore zibilek burutzen duten protesta eta borroka politikoa da, bereziki sendoa eta gogorra denean. Oposizio politiko instituzionalizatutik zuzendu eta bideratua izan daiteke, edo modu espontaneoan gizarte zibiletik eta kaletik antolatua. Modu askotara burutu daiteke: modu antolatuan nahiz antolagabean, lidergo argi batekin zein lidergo argirik gabe, exijentzia orokorrekin (agintariak eta gobernua boteretik kanporatzea) nahiz konkretuekin, gobernuak ezarrtiako neurri zehatzen aurka, aldarrikapen, greba, manifestazio, desobedientzia zibil eta bestelako protesta-ekintzak garatuz. Kontestazioan parte hartzen duten pertsona eta taldeak kontestatarioak direla esaten da.
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Separatismoa (politika)Separatismoa entitate politiko bat (nazio bat, herri bat, ...) beste entitate handiago batetik bereiztearen aldeko jarrera eta mugimendu politikoa da, independentzia aldarrikatzen duena. Espainian, adiera gaitzesgarrian erabiltzen da…
Maximalismoa (politika)Agian maximalismoa artean bilatzen ari zinen. Politikan, maximalismoa muturreko jarrera da, norberaren ideologia eta printzipioak azkeneraino eramaten dituena, desberdinak diren ideiak guztiz baztertuz eta haiekiko kontsentsuari uko eginez.…