Kontestualizazioa

Kontestualizazioa gertaera edo fenomeno bat aztertzean horren inguruko aurrekari eta zirkunstantziak kontuan hartzea da, horren ikuspegi osoagoa izateko. Kontestualizazioa bereziki garrantzitsua gizarte zientzietan, non faktore askok elkar eragiten duten, faktore horiek fenomenoarekin duten loturak azalduz, horren ikerketa osatuagoa egitearren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, contextualization; gaztelaniaz, contextualización.