Kontingentzia

Proposizio edo gertaera bat kontingentea dela esaten da berez egiazkoa ez denean, hots, gerta daiteke edo ez, eta egia edo faltsua izan daiteke, hau da, probabla da. Kontingentzia gertaera eta proposizio kontingenteen nolakotasuna da, eta horren aurkakoa beharrezkotasuna edo ezinbestekotasuna litzateke. Adibidez, "mendira joan eta euripean ibili ginen", "azterketa zaila jarri zuenez, ezin izan nuen gainditu", "Errezilen euskara hitz egiten da gehienbat" eta "paseatzen ari nintzela, 2 euroko txanpona aurkitu nuen", "X alderdiak lortu zituen azken hauteskundeetan boto gehien" gertaera kontingenteak dira, gertatu egin direlako, baina aldi berean bazitekeen haiek ez gertatzea; beraz, gertaera kontingenteak ezinbestekoak ez direnak edota norberaren asmo, nahi eta ekintzen berezko ondorioetatik at daudenak dira.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Drekalovic V. Two Definitions of Contingency and the Concept of Knowledge. Prolegomena. 2014. https://hrcak.srce.hr/file/180412.