Kontingentzia-plana erakunde batean ezusteko egoera batean sor daitezkeen arazo, oztopo eta larrialdiak aurreikusi eta horietarako jardun-protokoloak (arazo horiek aurreikusi, saihestu eta ebatzi egiten dituzten jarduera konkretuen multzoak alegia) zehazten dituen plana da, beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak ezarriz. Adibide gisa, kontingentzia-planak stock-hausturak, langilegoaren gaixotasunak, finantzazio-arazoak eta abar aurreikusteko erabil daitezke.
Kontingentzia-planak hiru atal barnehartu behar ditu:
- prebentzio-neurriak, ezusteko egoera horiek gauzatu ez daitezen;
- arazoek ekar ditzaketen kalteak arintzeko-neurriak;
- egoera normalera itzultzeko neurriak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, contingency plan, backup plan; gaztelaniaz, plan de contingencia.
Loturiko artikuluak
Kontingentzia profesionalakKontingentzia profesionalak langile batek bere lana burutzean izandako lan-istripuak eta lanaren ondorioz garatu diren gaixotasunak dira, gaixotasun profesionalak alegia.
Kontingentzia-taulakKontingentzia-taula bat, taula gurutzatua ere deitua, bi aldagai kategorikoen kategoria konbinazioetarako maiztasunak jasotzen dituzten taula da. Estatistikan, kontingentzia-taulak aldagai kategorikoen arteko asoziazio estatistikoa ikertzeko erabiltzen dira; korrespondentzia-analisia, berriz,…
KontingentziaAgian, kontingentzia profesionalak edo kontingentzia-plana bilatzen ari zinen. Filosofian, kontingentzia aldi berean beharrezkoa eta ezinezkoa ez den horren nolakotasuna da, kontingentea den horrena. Balitekeena eta ezin litekeena biltzen dira…