Kontingentzia-taulak

Kontingentzia-taula bat, taula gurutzatua ere deitua, bi aldagai kategorikoen kategoria konbinazioetarako maiztasunak jasotzen dituzten taula da. Estatistikan, kontingentzia-taulak aldagai kategorikoen arteko asoziazio estatistikoa ikertzeko erabiltzen dira; korrespondentzia-analisia, berriz, bi aldagaietako modalitate edo kategoriak grafikoki irudikatzen dituen teknika da, loturik daudenak gertu irudikatuz eta lotu gabeak urrun.