Kontingentziaren teoria sistema eta fenomeno sozialen antolakuntza eta funtzionamendua kontingentea dela baieztatzen duen teoria da, beraz ez absolutua edo beharrezkoa. Horren arabera, erakunde eta beste sistema sozialak inguruneko kondizioen eta haiek ezarritako helburuen arabera garatzen dira, ad hoc moduan eta printzipio unibertsalik gabe. Beraz, dinamika baten aurrean ez legoke soluzio edo helmuga bakarra eta absolutua, baizik eta anitza, egoera eta helburuak zein diren. Bereziki, enpresaren planifikazioan erabilitako ikuspuntua izan da; jakina denez, enpresako plangintzan helburuen finkapena eta ingurunearen azterketa funtsezkoak dira enpresaren zuzendaritza eta antolakuntza egoki baterako.
Loturiko artikuluak
KontingentziaAgian, kontingentzia profesionalak edo kontingentzia-plana bilatzen ari zinen. Filosofian, kontingentzia aldi berean beharrezkoa eta ezinezkoa ez den horren nolakotasuna da, kontingentea den horrena. Balitekeena eta ezin litekeena biltzen dira…
Atribuzioen teoriakGizarte psikologian, atribuzioen teoriak edo atribuzioaren teoriak pertsonek norberaren edo besteen jokabideeak azaltzeko ematen dituzten interpretazio eta kausei buruzko teoriak dira. Bereziki jokabideei buruz ezartzen diren kausa motak (barnekoak,…
Teoria kritikoaTeoria kritikoa, batzuetan soziologia kritikoa ere deitua, gizartearen kritika eta aldaketa helburu dituen teoria da, gizartea osotasunean harturik, gizartea ikertzea eta azaltzea helburu duen ikuspuntu soziologikoaren aurkakoa. Teoria…