Kontraargia

Kredituak:John O'Neill

Kontraargia begiaren eta argi iturri baten artean dagoen objektu opako batek sorrarazten duen efektua da, haren silueta baino ez agerian utziz. Argazkilaritzan, kamara eguzkiaren edo beste argi iturri baten aurrean jarriz sortzen den efektua da, argiaren eta ilunaren arteko kontraste nabarmena eraginez eta lerroak eta formak nabarmenduz. Efektu horiek sortzeko kamara argi kontra jarri behar dela estaen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, contre-jour; gaztelaniaz, contraluz.

105 hitz
Kategoriak