Kontraboterea

Kontraboterea estatuaren boterearen ondoan, gehienetan hura kontrolatuz edo haren aurka, jarduten duen botere faktikoa da. Kontraboterearen ohiko eragileak dira hedabideak, elite ekonomikoak eta gizarte-mugimenduak. Kontrabotereek demokraziaren oinarriak kolokan jartzen dituztela kritikatu bada ere, batzuen arabera boterearen gehiegikeriak baztertu eta boterearen jardunean oreka lortzeko entitatetzat hartu dira.