Kontraesan-ezaren printzipioa (kontraesanaren printzipioa)

Filosofian,  kontraesan-ezaren printzipioa, labur KEP, kontraesanaren printzipioa ere deitua, printzipio doxatiko (iritziari buruzkoa), semantiko eta ontologikoa da, Aristotelesek Metafisika lanean azaldu zuena. Printzipio horren arabera, "ez da posible gauza bat aldi berean izatea eta ez izatea". Doxa edo iritziari buruzko izaerari dagokionean, honela adieraz liteke: "ez da posible baieztapen (edo iritzi) berari eta horen aurkakoari aldi berean eustea"; adiera semantikoan, berriz, honela adierazten da: "aurkako bateztapenak ezin dira egiazkoak izan aldi berean"; azkenik, adiera ontologikoan, "gauza bat ezin da aldi berean gauza horretakoa izan eta gauza horretakoa ez izan".

KEP ezin da frogatu, baina Aristotelesen arabera ezingo genuke baieztatu gauza bat gizakia edo txakurra den, edota gauza bat zuria edo beltza den, ezta ere hedaduraz jakintza-arloak behar bezala mugatu eta arrazionaltasuna erabili. 1

Erreferentziak

1.
Aristotle’s Principle of Non-Contradiction. J. bailly courses. http://www.uvm.edu/~jbailly/courses/Aristotle/notes/stanfEncPNP.html. Accessed 2018.