Kontraetsenpluak

Kontraetsenplua kasu guztietarako baieztapen orokor bat faltsutu edo gezurtatu egiten duen banako kasu berezi bat da. Bereziki matematikan frogapenak egiteko edo, hobe esanda, teoremak gezurtatzeko erabiltzen den argudio logikoa da. Adibidez, "zenbaki karratu guztiak bikoitiak dira" baieztapena gezurtatzeko, aski da bikoitia ez den zenbaki karratu bat aurkitzea, adibidez, 3x3=9, bakoitia dena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, counterexample; gaztelaniaz, contraejemplo.