Kontrafaktuala (kontrafaktikoa)

Pentsamendu kontrafaktuala edo kontrafaktikoa, logikaren testuinguruan baldintzazko kontrafaktuala edo kontrafaktikoa ere deitua, gertatu den zerbait gertatu izan ez balitz gauzak nolakoak izango liratekeen ondorioztatzen duen arrazoibidea da. Adibidez, mendira taldean joan eta Anek aukeratutako bidea jarraituta galtzen garenean, "Aneren bidea jarraitu izan ez bagenu, honezkero etxean ginatekeen" motako arrazoibideak dira kontrafaktualak. Pertsonek maiz erabiltzen dugun logika edo pentsamendu modua da, eta paradoxikoa da, askotan pentsamendu horiek errudun sentiarazten gaituztelako; azalpen moduan, pentsamendu horien bitartez emaitza kaltegarriak izan dituzten erabakiak etorkizunean baztertzea bilatzen dela aipatu da.