Kontratu soziala

Kontratu soziala botere eta harreman politikoak ordenatu, legitimatu eta azaldu egiten dituen oinarrizko printzipioa da, agintarien, herritarren eta eragile politiko, ekonomiko eta sozialen arteko kontratu edo hitzarmen (inplizitu edo esplizitu) baten metaforaz irudikatua, finean kontsentsua besterik ez dena. Kontratu soziala aldezten duen teoria politikoari kontraktualismo deritzo. Bereziki Aro Modernoko filosofoak izan dira kontratu sozialaren ideia landu eta zabaldu dutenak, hala nola Thomas Hobbes, Jean-Jacques Rousseau eta Immanuel Kant. Hala ere, egun indarrean jarraitzen duen printzipioa da, filosofo politikoen artean nahiz eremu politiko praktikoan. Kritikak ere jaso ditu (Ernesto Laclau, Slavoj Zizek), kontratu soziala kontsentsu mota bat izatetik urrun, gizarte batean nagusitzen den hegemoniaren produktua besterik ez dela ohartaraziz.

Erreferentziak

  • Jaramillo Marín, Jefferson, Significado e impacto de la noción de contrato social en Rousseau y Kant. Alcances y limitaciones en la teoría democrática. Civilizar. Ciencias Sociales y Humanas [en linea] 2012, 12 (Julio-Diciembre) : [Fecha de consulta: 8 de marzo de 2019] Disponible en:<http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=100228405007> ISSN 1657-8953