Enpresako kontabilitatean, kontribuzio-marjina edo estaldura-marjina salmentak ken kostu aldakorrak eginez kalkulatzen da. Enpresaren mozkinak kalkulatzen ditu, kostu finkoak kontuan hartu gabe.
Produktu bakar baterako, honela kalkulatzen da unitateko kontribuzio-marjina, berriz, honela kalkulatzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[kontribuzio-marjina=\cfrac{prezioa-unitateko\ kostu\ aldakorra}{prezioa}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-c27297bdb950cbd0d2ee0e21f86c5b3a_l3.png)
Enpresak produktu batzuk batera ekoizten dituenean, honela kalkulatzen da, unitateko betiere:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[kontribuzio-marjina=\cfrac{salmentak-kostu\ aldakorrak}{salmentak}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-356debdc94fe29b9826906550e60cbc7_l3.png)
Errentagarritasun-ataria kostu finkoak kontribuzio-marjinarekin zatituz eskuratzen da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kostu finkoak eta kostu aldakorrak (aldagarriak)Kostu finkoak ekoizpena aldatuta ere konstante mantentzen diren kostuak dira. Kostu aldakorrak edo aldagarriak, berriz, ekoizpenaren arabera aldatzen direnak dira, ekoizpenarekin batera handitzen direnak. Adibidez, liburuak egiten dituen…
Marjin gordinaMarjin gordina produktu baten salmenta-bolumenari dagozkion produkzioko kostu aldakorrak eta kostu finkoak kenduz kalkulatzen da. Full-cost kostu-ereduan kalkulatzen den kontzeptua da. Beste kostu-eredu batzuetan, ordea, kontribuzio-marjina kalkulatzen da,…
Kostu marjinalaKostu marjinala produktu edo zerbitzu baten unitate gehigarri bat eskuratzeak dakarren kostu gehigarria da. Kontzeptu garrantzitsua mikroekonomian, kostu finkoarekin, aldakorrarekin eta batez besteko kostuarekin batera hain zuzen, ekoizpen…