Kontribuzioak (tributuak)

Kontribuzio hitzaren beste esanahi bati buruz, ikus kontribuzio-marjina.

Espainiako zerga-sisteman, kontribuzioak edo, zehatzago, kontribuzio bereziak tributu-mota bat dira. Kontribuzioen bereizgarri nagusia haien egitate zergagarrian datza: estatuak egindako lan edo zerbitzuengatik zergapekoak lortzen duen etekin edo gainbalioa. Horren adibidea litzateke, ondotik eraikitako errepideari esker lursail batek izandako balio gehikuntzagatik estatuak exijitzen duen kontribuzioa litzateke.