Kontrobertsia

Kontrobertsia gai jakin bati buruz aurkako iritzi eta jarrerak  dituzten bi alderdi edo gehiagoren arteko eztabaida edo desadostaduna da; adibidez, abortuaren inguruko kontrobertsia. Terminoa maiz erabiltzen da zientziaren filosofian, paradigma zientifiko baten baitan sor daitezkeen desadostasunak eztabaidatzeko; paradigmak kontrobertsia horiek bazterrean uzteko joera izaten du, harik eta ebidentzia berriek indartzen duten arte.