Kontrol soziala (gizarte kontrola)

Kontrol soziala edo gizarte kontrola gizarteko erakundeek eta subjektuek gizabanakoak hertsatu, behartu eta arau sozial eta juridikoetara moldarazteko prozesua da, desbideratze sozialaren aurka. Kontrol sozialerako erakundeen artean, polizia, eskola eta familia daude, besteak beste. Kontrol sozialerako moduak bi sailetan banatzen dira: kontrol sozial informalean ez dago lege edo arau espliziturik, eta ohiturazkoa edo normala dena betetzen dela ziurtatzea du helburu eta horregatik ohikoa da gizarte tradizionaletan; kontrol sozial formala berriz,  lege eta arau esplizituen bitartez ezartzen da, gehienbat estatutik ezarritako erakundeen bitartez, hala nola polizia eta lantokiko hierarkia.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, social control; gaztelaniaz, control social.