Kontrol-taldea

Kontrol-taldea saiakuntza edo esperimentu batean aztertu nahi den tratamendua jasotzen ez duen taldea da. Bi helburu nagusi ditu: alde batetik, tratamendua jasotzen duen taldea (tratamendu-taldea edo talde esperimentala, alegia) konparaziorako erreferentzia bat izatea. Adibidez, botika ematen zaion pertsona-talde batean (tratamendu-taldean, alegia) izandako emaitzak interpretatzeko, beharrezkoa da botika eman ez zaion taldean (kontrol-taldean) izandako emaitzak izatea. Tratamendu- zein kontrol-taldeen aukeraketa eta eraketa modu berean gauzatu behar dira, faktore kontrolezinek talde batean edo bestean eragin dezaken alborapen edo desbideratzeak saihesteko. Adibidez, espezie bateko portaerari buruzko esperimentu batean talde esperimentala eta kontrol-taldea esparru geografiko berekoak izan beharko lirateke, jatorriaren balizko eragina saihesteko, eta kasu horretan esparru geografikoa kontrol-aldagaia litzateke.

Ikus, gainera

  • Kontrol-aldagaia, esperimentuen diseinuko beste kontzeptu bat, kontrol-taldearekin zerikusirik ez duena.