Kontsekuentzialismoa

Kontsekuentzialismoa ekintza baten ondorioei erreparatzen dien teoria etikoa da. Kontsekuentzialismoaren arabera, ekintzaren ondorio positiboak negatiboak baino handiagoak badira, eta emaitza hori beste ekintza posible guztien emaitzak baino handiagoa bada, ekintza hori egin beharrekoa da. Utilitarismoa teoria kontzekuentzialista da.

Kritika zenbait egiten zaizkio kontsekuentzialismoari, ordea:

  • pertsona bati ondorio larriak ekar diezazkiokeen ekintza onar daiteke kontsekuentzialismoaren ondorioz (adibidez, pertsona bat hiltzea, horrekin bi pertsona edo gehiago salbatzen badira, adibidez);
  • iragana ez du kontuan hartzen, baina iraganean emandako hitza betetzeak badu balio bat, adibidez;
  • pertsona batek egindako ahalegina edo sakrifizioa disolbatu egin daiteke beste pertsonei egindako onura txikien artean.

Kritika horiei egiteko ekintzari buruzko kontsekuentzialismoaren ordez, arau moralari buruzko kontsekuentzialismoa eratu da, arau moral orokorrak haiek dakartzaten ondorioei erreparatzen diena (horrela adibidez iraganean emandako hitza betetzea onartuko litzateke arau moraltzat,  arau moral horrekin loturiko ekintzen gainetik). 1

Erreferentziak

1.
Arrieta A. Consecuencialismo y argumentos en su contra. Euskal Herriko Unibertsitatea. http://www.ehu.eus/aarrieta/apunteak/consecuencialismo.pdf. Accessed 2017.