Kontsumo-merkatua

Kontsumo-merkatua bere kontsumo propiorako ondasunak eta zerbitzuak erosten dituzten banakoek eta familiek osatzen duten. Kontsumo-merkatuan erosten diren ondasun eta zerbitzuen multzoak azken eskaria delakoa osatzen du. Kontsumo-merkatuak ezaugarri bereziak ditu: kontsumo-merkatuko ondasun eta zerbitzuek beharrizan bereziak betetzen dituzte, ekipo-ondasunen aldean esaterako, eta merkatuko banako eta familiek jokabide berezia ere izaten dute. Horrexegatik, kontsumo-merkatuak marketin berezia ere behar du.