Kontsumoa (definizioa)

Kontsumoa pertsonen azken beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuak baliatzea da. Zentzu hertsian, inbertsioan ez bezala, kontsumoan baliatzen diren ondasunak eta zerbitzuak ez dira erabiltzen beste ondasun eta zerbitzu batzuk ekoizteko; beraz, kontsumoa prozesu ekonomikoaren azken fasea lizateke, ekoitzitakoa xahutuz. Hala ere, batzuen arabera kontsumo produktiboa ere badago, definizio hertsiko azken kontsumoarekin kontrajarria, ekoizpen prozesu batean lehengaiak xahutzearekin loturik (adibidez, "altzaria egiteko 20 kilo zur behar dira" esaten dugunean).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, consumption; gaztelaniaz, consumo.