Kontuko idatzoharrak kontabilitateko idazpen soilen bitartez erregistratzen diren finantza eragiketak dira, eragiketa horiei dagokien idatzizko agiri edo titulu fisikorik gabe. Hala gertatzen da esaterako, Espainiako Altxorreko letrekin eta estatu beste bono batzuekin ere. Kontuko idatzoharren bitartez erregistratzen diren eskubideei balio-eskubide deritze, idatzizko agiri batean gauzatutako balio-tituluak ez bezala.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, anotación en cuenta.
Loturiko artikuluak
Idazpena (definizioa)Kontabilitatean, idazpena enpresaren egitate edo operazio finantzarioetako bakoitza jasotzen duen idatzizko erregistro laburra da. Alde biko kontabilitate-sistema erabiltzen denean, kontabilitatet-idazpenek egunkari-liburua osatzen dute. Zuzenbidean, idazpena Jabetza Erregistroan egiten…
Irekiera-idazpenaKontabilitatean, irekiera-idazpena enpresak ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran edo enpresa sortzean egin behar duen idazpena da. Adibide moduan, enpresak ekitaldiaren hasieran 1000 euro badu bankuan, eta 2000 euroko furgoneta…
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat beste enpresa batzuetako akzioak edukitzea duten enpresak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera.