Kontzeptu-testa

Merkatu-ikerketan, kontzeptu-testa produktu edo zerbitzu bat ekoitzi eta merkaturatu aurretik kontsumitzaile potentzialen lagin batekin egiten den testa bat da, haiei produktuaren "kontzeptua" edo ideiaren nagusiak aurkeztuz, eta produktuaren ideia hori zer iruditzen zaien galdetuz, hala nola nolako balioak dituen, beste zein produkturekin lotzen duten, haien beharrak betetzen dituen, erosiko luketen ala ez, zenbat ordaintzeko prest leudeken, ... Produktu arrakastatsua izango den aurresateko baino, kontzeptu-testa porrot egin dezaketen produktuak hautemateko erabiltzen da; halaber, produktuaren ezaugarriak moldatu edo aldatzeko ere erabil daiteke. Merkaturatzeko hurrengo fase batean, produktu-testa burutzen da gehienetan, produktuaren lagin edo prototipo bat kontsumitzialeei aurkeztuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, concept testing; gaztelaniaz, test de concepto.