Kontzeptu unibokoak, ekibokoak eta analogoak

Kontzeptu unibokoak esanahi bakarra duten haiek dira, errealitate bakar bati dagozkionak. Beste alde batetik, kontzeptu ekibokoak daude, esanahi anitz eta guztiz ezberdinak dituztenak. Bien artean, kontzeptu analogoak leudeke, esanahi anitzekin, baina esanahi horiek antzekotasunak dituztenean (ikus, gainera, analogia).