Kontzeptualismoa

Agian kontzeptualismo artistikoa bilatzen ari zinen. Hala bada, arte kontzeptuala artikulura jo beharko zenuke.

Filosofian, kontzeptualismoa Erdi Aroan sortutako unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako joera izan zen, Petri Abelardok bereziki zuzendua, unibertsalek berezko existentzia dutela baieztatzen duen errealismoaren eta izen hutsak direla dioen nominalismoaren artean kokatzen dena. Kontzeptualismoaren arabera, unibertsalak kontzeptu logikoak dira, mundu fisikoa eta gogamena lotzen dituztenak. Zehatzago, Abelardoren eta bere jarraitzaileen esanetan, unibertsalak (berdetasuna adibidez) hitzak dira, eta beraz gauzei buruz adierazten dira, Jainkoak sortutako gauzei buruz, arrazoimena erabiliz; beraz, unibertsalak Jainkoaren ikuspegitik ante rem lirateke, gauzak baino lehenagokoak, mundu fisikoari buruz in re, eta giza arrazoimenean post rem.