Kontzeptualizazioa

Kontzeptualizazioa fenomeno konplexu edo teoria abstraktu bateko elementuak bereizi eta zehatz definitzeko prozesua da, elementu horien gainean burutzen diren prozesu logikoak (neurketak, ikerketak, ...) baliozkoak izan daitezen. Beharrezkoa da baita ere prozesu horien emaitzak eta horien interpretazioa argia izate aldera. Adibide sinple bat: baserrian dauden abereen azterketa egiterakoan, "oilo" bi hanka, lumak eta arrautzak jartzen dituen aberea dela defintzean abere-mota horren kontzeptualizazioa egiten ari gara, beharrezkoa dena "bi oilo ditut" esatean zer esaten ari garen uler dadin.