Kontzientzia eragozpena

Kontzientzia eragozpena pertsona batek bere kontzientziaren arabera jokatuz legez ezarritako eginbehar bati uko egitea da, hala nola soldaduskari, armak erosteko estatuek biltzen dituzten zergen zatiaren ordaintzeari, zein mediku batek abortua praktikatzeari uko egitea. Uko egite hori eragiten duten kontzientzia-arrazoiak erlijiosoak zein etikoak izan daitezke. Baldintza hauek bete behar dira beraz, kontzientzia eragozpen kasu batean gaudela baieztatzeko: legeak ezartzen duen eginbeharra, horri uko egite esplizitua, eta uko horri jarraiki legezko eginbeharra ez burutzea.