Kontzientzia faltsua

Kontzientzia faltsua gizatalde edo gizarte klase batek bere kultura, jokabide eta ekintzen esanahia eta horren ondorioak eta orokorrean bere zirkunstantzia objektiboak ulertzeko duen ezintasuna da. Marxistentzat, funtsezko eta ohiko elementua da gizarteen bilakaera ulertzeko, eta bereziki ideologiak eragiten du, modu isil, ezkutu eta etengabean. Bereziki Frankfurteko eskolatik garatutako kontzeptua izan da, masa-kultura interpretatzerakoan.