Kontzientzia-jarioa

Kontzientzia-jarioa 1890ean William James psikologoak The Principles of Psychology liburuan pertsona baten kontzientziatik igarotzen diren pentsamendu, sentimendu, pertzepzio, oroimen eta orokorrean barruko esperientzien multzoa adierazteko metafora da, esperientzia horiek kontzientzian jario edo fluxu moduan, elkarri loturik, bat eginik, eta aldi berean era independentean agertzen direnez. Geroztik, hedaduraz, literaturan pertsonaiek euren pentsamenduak modu natural eta berehalakoan adierazteko modua izendatzeko erabili da, hala nola barne bakarrizketa eta gisako teknika narratiboak biltzeko.

Kontzientzia-jarioaren metaforak baluke islada teorikoa: pertzepzioa ingurunetik jasotako estimulu indibidualen bitartez osatuko litzateke, era independentean; baina gero horiek modu koherente edo homogeneo edo koherente batez prozesatuko lirateke, niaren printzipioen arabera.1

Erreferentziak

1.
Marchetti G. A Theory of Consciousness. University of Urbino . http://citeseerx.ist.psu.edu/viewdoc/download?doi=10.1.1.525.1493&rep=rep1&type=pdf. Accessed 2018. [Source]