Kontzientzia kolektiboa

Émile Durkheim (1858-1917) frantses soziologoak kontzeptu gisa asmatua, kontzientzia kolektiboa gizarte batean gizabanakoek dituzten jokabide, sinesmen eta sentipen komun eta partekatuak dira, instituzio sozialen bitartez eratuak eta transmitituak, erritualak erabiliz edota zuzeneko edo zeharkako hertsapenez. Indibiduoengan islatzen bada ere, kontzientzia kolektiboa gizarte osoari dagokio, eta bizitza propioa izango luke. Durkheim-en arabera, kontzientzia kolektiboan oinarrituta sortuko litzateke elkartasuna, gizarteak baturik (ikus, kohesio soziala) atxikitzeko modua.