Kontziliazio pertsonal, familiar eta laborala

Kontziliazioa latinezko concilliare hitzetik dator, eta aurkakoak diren egoera, jokabide, jarrera edo iritzi bateratzea adierazten du, haien arteko gatazka gainditze aldera. Bereziki, kontziliazio pertsonal, familiar eta laborala pertsonek euren lanbidea jarduera, ardura eta asmo familiar eta pertsonalekin (hala nola, seme-alaben edo pertsona dependente baten zaintza, ikasketak) bateragarri izatea ahalbidetuko lukeen bizimodua izateko ahalmena, eta ahalmen hori garatzeko abian jartzen diren erabaki sozialen multzoa da (hala nola, eszedentziak, lanaldi murrizketak, ordaindutako lan baimenak eta  diru laguntzak), maila instituzionalean nahiz enpresetan, gizartean ongizatea, ekitatea eta elkartasuna garatze arren. Kontziliazioaren beharra generoen arteko ezberdintasunak agerian utzi ditu, emakumeak izaten direnez kontziliaziorako behar handienak dituztenak.1 2

Erreferentziak

1.
La concicliaciñon de la vida familiar, laboral y personal: un enfoque multidisciplinar. Universidad de La Rioja. https://biblioteca.unirioja.es/tfe_e/TFE000981.pdf. Accessed 2018.
2.
Conciliacion_de_la_vida_laboral,_familiar_y_personal. Comisiones Obreras. http://www.ib.ccoo.es/comunes/recursos/12/doc22183_Conciliacion_de_la_vida_laboral,_familiar_y_personal._.pdf. Accessed 2018.