Konurbazioa (konurbanizazioa)

Konurbazioa edo hiri-konurbazioa, konurbanizazioa ere deitua, hiri batzuen aglomerazio jarraitua da (ikus hiri-sistemak eta hiri-hierarkiak), sare polizentriko moduan antolatua, hiri nagusi edo zentro nabarmenik gabe. Historian zehar hiri hazkunde azkarraren ondorioz sortu badira ere, beraien arteko fluxu sozioekonomikoek garapen orekatu eta artikulatu batera eraman dute kasu batzuetan, hala nola Herbeherretako Randstad eskualdean, Amsterdam hiriaren inguruan. Patrick Geddes geografoak sortu zuen terminoa 1915 urtean. Euskal Herrian, Baiona-Biarritz-Anglet, alde batetik, eta Irun-Hondarribia-Hendaia konurbazioak (azken hau irudian) aipa daitezke.

Ikus, gainera