Korporatibismoa (korporatismoa)

Korporatibismoa edo korporatismoa (latinezko corpus hitzetik) gizartearen eraketa sozioekonomikoa interes bereko pertsonak biltzen dituzten korporazio edo elkarteetan, hala nola sindikatu eta elkarte profesionaletan, oinarritu behar dela aldezten duen doktrina da, gizartean elkartasun organiko edo gorpuztua garatze aldera. Funtzionalismoaren korronte soziologiko epistemologikoarekin lotzen da, korporazioak gizarteko harmonia eta elkartasuna sustatzen dituzten ogano funtzionaltzat hartuz. Korporatibismoa faxismoaren korronte politikoekin lotu dira, eta baita liberalismoarekin ere. Émile Durkheim izan da korporatismoa aztertu eta defendatu zuen pentsalari nagusietako bat: haren iritziz, gizarte arazoka ez dira ongizaterako legeen bitartez, arazo sozialak finean arazo moralak direlako, elkartasunez gainditu beharrekoak, eta beraz korporatibismoaren bitartez.

Egun, korporatibismoak zentzu gaitzesgarria du, eta ororen gainetik talde bateko kideen interesak defendatzen dituzten erakundeen jokabidea izendatzeko erabiltzen da, besteei eragindako kalteak kontuan hartu gabe.