Korporazioak (konpainiak)

Agian, korporazioa gremioaren adieran bilatzen ari zinen.

Korporazioa edo konpainia pertsona batzuek batera jartzen duten ondare multzo bat da, kontratu baten bitartez edo merkataritza sozietate bat sortuz, etekin bat sortzeko helburuarekin. Maiz, enpresaren sinonimo gisa erabiltzen da, baino enpresa indibiduala izan daitekeen bitartean, korporazioan edo konpainian bazkide batzuek hartzen dute parte. Beste alde batetik, enpresa kontzeptu ekonomikoa da gehienbat, korporazio eta konpainia terminoak juridikoak diren bitartean. Edonola ere, Espainian merkataritza-sozietatea da kontzeptu hori izendatzeko termino juridiko ohikoena, Merkataritza Kodean agertzen dena; korporazioa eta konpainia ingelesetik jasotako maileguak izanik.