Kosmopolitismoa

Kosmopolitismoa (antzinako grezierazko κοσμοπολίτης -kosmopolites- hitzetik, "munduko hiritarra") jatorriz, arrazaz, etniaz, hizkuntzaz eta naziotasunez desberdinak izan arren, gizaki guztiok berdinak garela, eskubide berdinak ditugula eta bizikidetzan, bakean eta elkartasunean bizitzea, denok munduko hiritarrak garela alegia, defendatzen dituen filosofia humanista da. Filosofia horrekin bat datorren pertsona edo jarrerari kosmopolita dela esaten da. Kosmopolitismoaren aurkakoak lirateke tokiko eta nazioko eskubideak, pribilegioak eta abantailak defendatzen dituzte jarrerak eta ideologiak. Arestian definituriko kosmopolitismoa moralaz gainera, kosmopolitismoak alde politiko eta juridikoak ere baditu. Politikan, kosmopolitismoak nazioarteko erakundeak sustatzen ditu, eta areago mugen desagerpena ere aldarrikatzen du. Arlo juridikoan, berriz, kosmopolitismoa nazioarteko justizia baten aldekoa da, munduko nazio guztiak biltzen dituzten nazioarteko hitzarmen eta epaitegien bitartez. Historian, kosmopolitismoa estoikoek bereganatu zuten bereziki, polis edo hiri desberdinetan banaturik zegoen Antzinako Grezia kritikatuz. Kosmopolitismoa, bereziki moral unibertsal baten ikuspegitik defendatu duen beste filosofo bat Immanuel Kant (1724-1804) izan zen.

Aipuak

  •  Homo sum, humani nihil a me alienum puto ("Gizaki bat naiz, beraz gizakia etzait arrotz") - Miguel de Unamuno