Kostu diferentziala eta mozkin diferentziala

Kostu diferentziala eta mozkin diferentziala bi erabakiek dakarten kostuen edo mozkinen arteko aldea edo diferentzia da, erabaki horien artean aukeratzeko erabiltzen dena. Bereziki, kostuen kontabilitatean baliatu beharreko kontzeptua da; hain zuzen, kontabilitate horretan ohiko irizpidetzat hartzen da unitateko kostua eta unitateko mozkina, erabakiak hartzean ondorio irrazionaletara eraman gaitzakeena, azkenean kostu edo mizkin diferentzial osoa kalkulatzen ez bada.

Adibidez, produktu batetik 1000 unitate saltzen ditugu, unitateko 10€-ko prezioan, eta unitateko kostua 7€ da. Ekoizpena 2000 unitatera gehitzea pentsatzen ari gara, unitateko 8€-tan salduz, eta kostua 6€ izanik, ekoizpena handiagoa denez.

1000 unitate ekoitzita, unitateko mozkina 3€ da, eta 2000 ekoitzita, 2€. Unitateko mozkinari erreparatuz, 1000 unitate ekoitziko genituzke, baina mozkin totala kalkulatzen bada 2000 ekoitzita mozkin handiagoak eskuratzen ditugu, 1000€ gehiago zehazkiago. Kopuru hori mozkin diferentziala da, 2000 ekoitzita eskuratzen den mozkin gehigarria alegia.