Kostu estandarrak

Kostu estandarrak produktu, zerbitzu edo jarduera bati buruz planifikaturiko kostuak dira, lantokiaren eraginkortasun normal batez, eragiketak eta gastuak kontrolatu zein produktua salduko den prezioa finkatzeko erabiltzen direnak. Aldez aurretiko kostuak dira, kostu estimatuekin batera, baina kostu estimatuak esperientzian oinarritzen diren bitartean, kostu estandarrak ezarritako helburuen arabera zehazten dira. Kostu estandarren bitartez kostuei buruzko helburuak bete diren ala ez eta zergatik jakin ahal izango da, kostu historiko edo errealen eta kostu estandarren arteko desbideratzeak aztertuta. Desbideratzeak teknikoak (kopuru fisikoei buruz) zein ekonomikoak (prezioei buruz) izan daitezke.