Kostu finkoak ekoizpena aldatuta ere konstante mantentzen diren kostuak dira. Kostu aldakorrak edo aldagarriak, berriz, ekoizpenaren arabera aldatzen direnak dira, ekoizpenarekin batera handitzen direnak. Adibidez, liburuak egiten dituen enpresa batek alokatutako pabilioi batean egiten badu lana, alokairua kostu finkoa da, ekoizpena edozein izanda ere, berdina ordaindu beharko baitu; enpresa horrek liburuak egiteko erosi behar duen papera, berriz, egiten den liburu-kopuruaren araberakoa da, eta kostu aldakorra da beraz.
Ekoizpenaren kostu osoa kostu finkoak eta aldakorrak gehituz kalkulatzen da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kostu marjinalaKostu marjinala produktu edo zerbitzu baten unitate gehigarri bat eskuratzeak dakarren kostu gehigarria da. Kontzeptu garrantzitsua mikroekonomian, kostu finkoarekin, aldakorrarekin eta batez besteko kostuarekin batera hain zuzen, ekoizpen…
Kontribuzio-marjina (estaldura-marjina)Enpresako kontabilitatean, kontribuzio-marjina edo estaldura-marjina salmentak ken kostu aldakorrak eginez kalkulatzen da. Enpresaren mozkinak kalkulatzen ditu, kostu finkoak kontuan hartu gabe. Produktu bakar baterako, honela kalkulatzen da unitateko kontribuzio-marjina,…
Kostu zuzenak eta zeharkako kostuakKostu zuzenak edo zuzeneko kostuak produktu bati zuzenean esleitu dakizkiokeen kostuak dira, produktu horri beste inongori ez dagozkionak. Adibidez, liburu egiteko behar den papera liburu horren kostuari dagokio, eta…