Kostu historikoa

Kostu historikoa aktiboko eta pasiboko elementuak baloratzeko erabiltzen den irizpidea da. Aktiboko elementuen kasuna horren eskuratze-kostua edo eskuratze-prezioa da, erositako ondasunen kasuan, edo ekoizpen-kostua, enpresak berak ekoitzitako elementuen kasuan. Pasiboko zorren kasuan, kostu historikoa zorra kitatzeko ordaindu beharreko zenbatekoa da (interesak kenduta), orokorrean enpresak jasotzen den zenbateko garbia baino handiagoa dena, finantza-eragiketan izandako gastuengatik (komisioak eta abar).