Kostu hondoratuak

Kostu hondoratuak inbertsioaren erabakia hartzen ari den unean jadanik sortu diren kostuak dira, eta beraz erabaki horretan kontuan hartu beharko ez liratekeenak. Saihestezinak dira, edozer erabakita ere, atzera-bueltarik ez dutenak eta beraz berreskuraezinak. Kostu hondoratu gabeak, berriz, ekidin egin daitezke, zer erabakitzen den. Adibidez, mendira joateko autobusa hartu eta 10 euro ordainduta, mendi oinera iritsi eta euria ari badu, bi aukera ditut: itzuli ala jarraitu mendian gora: erabakian autobusaren 10 euroko kostua baztertu egin beharko litzateke, kostu saihestezin edo hondoratua delako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sunk costs; gateleraz, costes hundidos.

Ikus, gainera