Kostu marjinala

Kostu marjinala produktu edo zerbitzu baten unitate gehigarri bat eskuratzeak dakarren kostu gehigarria da. Kontzeptu garrantzitsua mikroekonomian, kostu finkoarekin, aldakorrarekin eta batez besteko kostuarekin batera hain zuzen, ekoizpen maila hobezina kostu marjinala eta prezioa berdintzen den diren unean gertatzen baita.

Kostu marjinalaren kontzeptua ulertu eta beste kostu kontzeptuekin dituen loturak azaltzeko har dezagun honako adibide hau: piezak egiteko 200 euroko makina bat erosi da, pieza bakoitza egiteko 10 euro balio duen materiala behar da; langileak ere bere kostua dakar, lehen pieza egiteko 30 minutu behar ditu, eta hortik aurrera minutu bat gutxiago beharko du pieza egiteko, baina 15 minutura heldurik pieza guztiak 15 minututan egingo ditu; lan-minutu bakoitzaren kostua euro 1ekoa da:

  • Kostu finkoa 200 euro da, makinaren kostua alegia, ekoizpena edozein izanda ere aldatzen ez dena.
  • Kostu marjinala 30 euro bat lehen piezarentzat (30 minutuko lana behar da), 29 bigarrenarentzat, 20 hirugarrenarentzat. 16garren piezatik aurrera kostu marjinala konstantea da: 15 euro.
  • Batezbesteko kostua 5 piezarentzat hau izango da: (200+30+29+28+27+26)/4=48 euro.

Ikusten denez, batezbesteko kostua beti handiagoa kostu marjinala baino, batezbesteko kostuan kostu finkoa ekoitzitako unitate guztien artean banatzen delako. Kostu aldakorra finkoa ez den kostua da, ekoizpen-mailarekin batera gehitu egiten dena, eta adibidean 30+29+28+27+26=140 euro da.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Kostu marjinala"; Gizapedian, abuztua 6, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/kostu-marjinala/.