Kostuen internalizazioa enpresek esternalizatu edo kanporatu egiten ez dituzten kostuak bere gain hartzea da. Kostu sozial osoa kontuan hartuz, internalizazioak optimo edo hobezin soziala lortzea du helburu; enpresarentzat berriz, kostuen internalizazioak mozkinak gutxitzea edo prezioen gehikuntza ekartzen du. Kostuen internalizazioa zergak ezarriz burutu ohi da; adibidez, hegaldi konpainiek hegaldi batek dakarren ingurumen-kostua bere gain har dezan, hegaldi bakoitzeko zerga bar ordainarazi dakioke.
Loturiko artikuluak
Kanpokotasunak (kanpoko eraginak)Kanpokotasunak, kanpoko eraginak edo esternalitateak jarduera edo transakzio ekonomiko batek jarduera haietan zuzenean parte hartzen ez duen hirugarren bati etekina (kanpokotasun positiboa) edo galera (kanpokotasun negatiboa) ekartzen dionean sortzen dira.…
Ekonomia zirkularraAdiera hertsian, ekonomia zirkularra produktu et zerbitzuak ekoizteko baliabide materialak erabiltzean hondakinik sorrarazten ez dituen edota horiek guztiz birrerabili egiten dituen prozesu ekonomikoen multzoa da, jasangarritasuna heltze aldera.…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…