Kostunbrismoa eta ohiturazko eleberria

Kostunbrismoa tokiko ohiturak gai nagusitzat duen literatura generoa da, ohitura haiek bertakoen izaeraren adierazgarri nagusitzat hartuz. Folkloreko elementu ezagunetetatik abiatuz, gehienetan sakontasun gutxiko narrazio arinak lantzen dira kostunbrismoan. Pertsona arruntaren estetika garatzen duen generoa dela aipatu da. XVIII-XIX mendeetan sortu zen, literaturara iraultza kulturak burgesaren ideal analitikoak ekarri nahian, indibiduo, gizarte eta giroen deskribapen zehatza eginez. Horrela, kostumbrismoa errealismo literarioaren aurrekaria izan zela aipatu da. Beste alde batetik, kostunbrismoaren aurka altxatu zen erromantizismoa, deskribapen zehatza baino adierazkortasuna bilatzen zuena.1

Kostunbrismoaren baitan ohitura eleberria izan da gehien landu den formatoa. Euskal Herrian XX. mendean hasieran garatu zen bereziki. Euskal ohitura eleberriaren ordezkari nabarmenena Txomin Agirre izan zen, Auñamendiko Lorea (1898), Kresala (1906), Garoa (1912) eta Peru Abarka izan ziren. Eleberri horietan eleberri kostunbrista edo ohiturazkoa dituen ezaugarriak agertzen dira: pertsonaiak gizonezkoak izaten dira, landa giroan daude kokaturik, fedea, familia, erlijioa, lana eta jolasa izaten dira gai nagusiak, sakontasunik gabe, gertaerak kronologikoki kontaturik daude eta hirugarren pertsonan. Euskal ohiturazko eleberriarekin 1960ko hamarkadan hautsi zen, Txillardegi eta Ramon Saizarbitoriaren eskutik bereziki. Konparazione, eleberri modernoan mundu ikuskera erabat desberdina osatu zuten: abortua, politika, intzestua, bakardadea eta arazo sozialak lantzen dira,hiri giroan kokaturik daude gehienetan, eta maiz lehen pertsonan kontaturik daude.

Erreferentziak